Oñatiko udala

Langabezian dagoen Debagoieneko familia batentzat 30 bazkariko bonoa zozketatuko du Etxe Aundi jatetxeak, bere 30. urteurrenean

2018/02/07
Card image cap
Eskaerak otsailaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira

  Gaur zugatik, bihar nigatik lemapean ospatu nahi du Etxe Aundi jatetxeak bere 30. urteurrena, urteurren solidarioa. Torreauzoko hotel-jatetxeak osatu dituen 30 urteetan zehar momentu guztiak ez dira onak izan eta une zail horiek gogoan, egoera txarra bizitzen ari den eskualdeko familia bat saritzea erabaki dute. Kide guztiak langabezian dituen Debagoienako familia bati martxoko bazkariak doan eskaintzea erabaki dute.

  Saria eskuratzeko dokumentazioa aurkeztea eskatzen da; familiako kide guztien langabezia egoera garbi adierazten duen dokumentazioa aurkeztu behar da Etxe Aundin bertan. Aurkezten diren familia guztien arteko zozketa otsailaren 25ean egingo da. Saria, 30 bazkariko bono berezia izango da, martxoko hilean zehar Etxe Aundin bazkaldu dezaten.

  30. urteurreneko ospakizunetan murgilduta egonagatik, langabezia pairatzen ari diren familiekiko elkartasuna adierazi nahi izan du Etxe Aundi  hotel-jatetxeak. Bide batez, 30 urte hauetan alboan izan dituzten langile, bezero eta lagunak eskertu nahi dituzte erakutsi duten konfidantzagatik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!