Oñatiko udala

Langabeziak behera egin du Oñatin abuztuan baino 18 langabetu gutxiago erregistratuta

2017/10/04
Card image cap
Langabezia tasa % 6aren azpitik kokatu da berriro

  Uztaila eta abuztuan ez bezala langabeziak behera egin du irailean, urte hasieratik errepikatzen ari zen joerari berriro eutsiz. Ondorioz, herriko langabezia tasa % 6aren azpitik kokatu da, % 5.94 da une honetan.  Urtea % 7.33ko langabezia tasarekin hasi zen gurean, baina 9 hilabeteetatik lautan % 6aren azpiko tasa izan da.

  25 urtetik gorakoenen artean murriztu da langabezia gurean, eta bereziki 25 eta 44 urte arteko emakumeen artean.

  Iraila, historikoki, hilabete ona izan ohi zen Oñatin langabezia murrizteko. Herriko enpresa batzuk Gabonetako kanpainari eta urteko azken eskaerei erantzun ahal izateko, aldikako kontratuak udazken hasieran egiten baitzituzten. Baina joera orokor hori 2013an apurtu zen. Iazko irailean aurreko hilabetean baino langabe gutxiago erregistratu ziren Lanbiden, aurten gertatu den bezala. Baina aipagarria da bi urteen arteko aldea, una honetan, iazko irailean baino 59 langabetu gutxiago baitago Oñatin.

  Hego Euskal Herrian ere behera egin du langabetuen kopuruak irailean, 1820 langabe gutxiago zenbatu dira. Dena den, sinatutako kontratuen ia % 93a aldi baterakoak izan direla adierazi dute sindikatuek, lan merkatuaren prekarietatea agirian dagoela azpimarratuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!