Oñatiko udala

Dirulgauntzak hizpide nagusi izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2026/11/12
Card image cap
Tramitezko bilera izango da

  Azken orduan beste gairen bat aurkeztu badaiteke ere, lan zerrendan jaso direnak kontu-zuriketak eta agindutako dirulaguntzak eskuratzeko eskaerak dira. Hala, Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzen harira, Hermansoloña GKEk aurkeztu dituen bi diru-kontu zuriketa aztertuko dira: Mahbes dairan burutzen ari diren proiektu integralari dagokiona, bat, eta Oñatiko anaitze solidarioak izenean egindakoa, bestea. Likidazioa aztertuta agindutako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko agindua ematea eskatzen zaio gobernu aldeari.

  Udalak Euskal Herriko Unibertsitatearekin duen lankidetza hitzarmenaren harira, bestalde, 2026ko dirulaguntza ordaintzeko proposamena aztertuko da arratsaldeko bileran. Pasa den astean onartu zen aipatu hitzarmena berritzea. Horren babesean urtean 12.000 euroko diru ekarpena egitea onartu zuen Udalak eta horixe ordaintzea eskatuko da gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!