Oñatiko udala

Langabeak kontratatzen dituzten enpresek udal dirulaguntzak eskatu ditzakete

2026/03/24
Card image cap
Azaroaren 30ean amaituko da epea

  Udalaren laguntza hau Oñatiko enpresek eskatu dezakete, edozein forma juridiko dutelarik, banakako enpresaburuek, ondasun erkidegoek eta sozietate zibilek, baldin eta Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan Oñatin alta emanda badute eta 50 langile baino gutxiagoko enpresa txiki edo mikroenpresak badira. 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte egiten diren kontratu berrietarako eskatu daitezke laguntzak. Beti ere, kontratuek 6 hilabeteko iraupena eta lanaldi erdikoak izan beharko dute, gutxienez.

  Kontratatuen baldintzei dagokionean enplegu sorrera garbiaren betebeharraren baldintzak malgutu egin dira aurten eta zenbait salbuespen onartuko dira, hara nola, bidezko diziplinazko kaleratzea, dimisioa, heriotza, desgaitasuna, adinagatik erretiroa hartzea, lanaldia borondatez murriztea, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia. Halakoen ordez langabeak kontratatzen dituenak udalaren dirulaguntza eskatu dezake. Kontratatzen den pertsonak Oñatin erroldatuta egon behar du, gutxienez kontratua egin baino 6 hilabete lehenagotik, langabezian egon behar du eta ez du ahaidetasunik izan behar ez enpresa-jabearekin edota zuzendaritzarekin.

  Dirulaguntzak jaso egin dira eta jardunaldi osorako egiten diren kontratu mugagabe bakoitzeko 1.500 euroko dirulaguntza emango du Udalak eta 1.200 euro sei hilabeteko iraupena duten lan jardun osoko baina aldi baterako kontratuengatik. 300 euro gehigarri izango dira kontratatutako pertsona emakumea bada eta laguntza % 30 handitu daiteke kontratatzen den pertsona laneratzeko zailtasunak dituen kolektibo bereziren batekoa bada. Langabetuak kontratatzeko dirulaguntzek 3.500 euroko muga dute, enpresa eta deialdiko.

  Eskaerak azaroaren 30a bitartean egin daitezke. Iaz ez zen halako dirulaguntzetarako eskaerarik aurkeztu. Aurten izango ote diren aurreratzerik ez dago baina 15.000 euro gorde dira laguntza hauetarako. Langabetuak kontratatzeko udalak ematen dituen dirulaguntza hauekiko interesa duten enpresek, informazioa, Sozioekonomia departamentuan eskuratuko dezakete (943 003 198).

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!