Oñatiko udala

Landaketa berriak egingo dira Olakuan, urmaela egon zeneko gunearen lanak osatuz

2026/02/13
Card image cap
Hainbat arbola eta zuhaiska sartuko dira, datozen asteetan

  Olakuako urmaela izan zeneko gunea, maila ezberdinetan berezitako aisialdi gune bihurtu da; terraza moduko egonlekuak sortu dira, espazioa, alboko lorategi eta jolas gunearekin integratuz, pasabide ezberdinen bitartez. Egurki eraikuntzak enpresak egindako lanak belar-hazia botaz amaitu ziren arren, guztiz osatzeko, hainbat landaketa egingo dira.

  Herriko lorategi eta zuhaiztien mantenua egiten duen enpresari eskatu zion Udalak Olakuako landaketa honen proiektua eta hainbat arbola eta zuhaiska sartzea proposatu du. Hosto gorri deigarriak dituzten 18 astigar japoniar, zuhaiskak, iratze edo garoa eta bestelako landare apaingarri batzuk sartuko dira, pinu azal zaku batzuk ere eskatu dira. Datozen asteetan egingo dira landaketa lanak, neguan egitea komeni baita. Landareak eskatu dira eta eskuratu bezain pronto lore zaintzaileak Olakuako kantxa ondoko belardian lanean ikusiko ditugu. Lanok 6.786 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!