Oñatiko udala

Landa-lursailak mugatu eta digitalizatzen jarraituko du Udalak

2026/09/01
Card image cap
15. poligonoko partzelen mugak jasotzeko zerbitzua kontratatzeko prozesua abian da

  2024an ekin zion Udalak landa eremuko lursailen mugaketa digitalki jasotzeari. Lehenengo 5 poligonoetako lursailak digitalizatu ziren eta 13 eta 14. poligonoetako lursailena oso aurreratuta dago. Katastroari jarraituz hurrengoa 15. poligonoa izango da; poligono honetan dauden lursailen mugaketa zerbitzua esleitzeko prozesuari ekitea erabaki zen uztailaren 23ko gobernu batzarrean, deialdia martxan jarriz. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 7an, datorren astelehenean itxiko da.

  15. poligonoak Olabarrieta eta Murgiako lursail batzuk hartzen ditu. 457 Ha-ko gunea da eta 355 lursail edo partzela biltzen ditu. Lan kontratua lortzen duen enpresak, katastroko poligono horretan dauden lursailak identifikatu, jabeekin harremanetan jarri, mugakideen arteko akordioa lortzen saiatu eta lursailen mugak digitalki jaso beharko ditu. Helburua da lurren muga eta kokalekuak GPS bidez geo-erreferentziatuta jaso eta katastroa eguneratzea. Lanaren aurrekontua 52.536 eurotan finkatu du Udalak eta 12 hilabetetan egin beharko da. Interesa duten enpresek hilaren 7ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. Eskaintza ekonomikoa garrantzitsua izango da lanen esleipenean baina ez da irizpide bakarra izango, antzerako lanetan lantaldeak duen esperientzia, lanen memoria eta proposatutako hobekuntzak ere baloratuko baita.

  Oñatiko udalerrian 7.248 landalur partzela daude 28 poligonotan banatuta. Orain arte digitalizatu edo digitalizatzeko bidean dauden poligonoetan herena biltzen da, gutxi gora behera, 2.433 partzela, hain zuzen ere. Horietako 434 lursail 13 eta 14. Poligonoetan daude eta kasu honetan lursailak mugatu eta digitalizatzeko lana oso aurreratuta dago, lehen aipatu bezala. Dena osatutakoan dagozkien txosten eta karpetak banatuko zaizkie lursailen jabeei eta informazioa Foru Aldundira ere bidaliko da hauei buruz datuak eguneratu ditzan. Lan hori burutzerako 15. poligonoko lursailen mugatze eta digitalizazio lana kontratatu nahi du Udalak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!