Landa guneetan San Juan surik ez pizteko eskatu du Udalak, baso sute arriskuagatik abisu horia emanda dagoelako
Landa guneetan San Juan surik ez pizteko eskatu du Udalak, eguraldi aurreikuspenak gogoan. Euskalmetek alerta laranja aktibatu du beroagatik biharko eta abisu horia baso sute arriskuagatik Gipuzkoa barnealdean. Alerta laranja edo alarma gorria indarrean dagoenean ez dira suak piztu behar, suhiltzaileen gomendioen arabera. Eta baso sute arriskuagatik abisu horia emanda dagoenean ere bereziki arriskutsua gerta liteke su irekia landa eremuetan eta baso inguruetan. Hori dela eta, landa guneetan San Juan surik ez piztea eskatzen die Udalak landa auzoetako antolatzaileei eta herritarrei.
Olaitturriko gunean San Juan Suaren ospakizunak aurrera egingo duela iragarri dute Udaletik, segurtasun baldintza eta zaintza lana bermatuta eta bestelako debekurik ez baldin badator. San Juan Suaren inguruko ospakizunak bihar, 22:00etan hasiko dira Olaitturrin. Edozein aldaketaren berri emango du Udalak.
Informazio gehiagorako udaletxera jo daiteke (943 78 04 11).
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!