Oñatiko udala

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Euskal Herrian erabaki dadin greba orokorrerako deia egin da Debagoienean

2026/02/19
Card image cap
Martxoaren 17ko arratsaldean herri mailako mobilizazioak egingo dira

  Gutxieneko soldata hemen eta orain leloa hartuta, martxoaren 17rako greba orokorra deitu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta HIRU sindikatuek, hainbat herri eragile eta gizarte mugimenduren atxikimenduarekin. Herritarrak antolatu, grebaren pedagogia egin eta tokian tokiko ekintzak antolatzeko greba batzordeak eratu dira Debagoieneko herrietan. Deialdia zabaltzeko agerraldi bateratua egin dute Elorregin.

  Egun indarrean dagoen gutxieneko soldatak bizitza duina ez duela bermatzen salatu dute. Bizitza garestitu den arren soldatak ez dira neurri berean igo. Ondorioz, langileen erosahalmena galduz doa eta geroz eta pertsona gehiago pobretzen ari da; emakumeak, gazteak eta migratutako pertsonak dira bereziki prekarietate egoera nozitzen ari direnak, prentsa agerraldian esan denez. Eta datu konkretuak eman dira: Hego Euskal Herrian 5 langiletik batek 1.500 eurotik beherako soldata dauka, egun, eta hala daude, 239.535 langile, gutxienez. Horietako 3tik 2 emakumeak dira eta 2tik 1 migrantea da. Laurdena beriz, 30 urrtetik beherako gazteak dira. 

  Lanbide arteko gutixeneko soldata Hego Euskal Herriko erakundeetan erabaki dadin eta enpresarien elkarteak negoziazio mahaitara bultzatzeko deitu da martxoaren 17ko greba orokorra. Beste aldarrikapen batzuk ere egingo dira: euskal alderdiek neurri horiek babestu ditzatela, guxiteneko prentsioak eta prestazioak jasotzea, arrakala matxista eta arrazistak murriztea eta soldatak hobetzeko eta aberastasunaren banaketa justuago baterantz jotzea. 

  Martxoaren 17ko goizean, hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran mobilizazioak egingo dira, sindikatuek antolatuta. Debagoienatik Eibarren 12:30etan egingo den manifestaziora joateko deia zabaldu da. Arratsaldean, berriz, herri mailako mobilizazioak egingo dira eta horiek antolatzen ari dira herri-batzordeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!