Oñatiko udala

Lana kooperatibaren zarata neurketa eta San Lorentzoko irisgarritasuna gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/02/10
Card image cap
Hiru gai zerrendatu dira arratsaldeko bilerarako

  Bost puntuko lan zerrenda zehaztu da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako; aurreko bilkuraren aktaren onespena eta presazko beste gai batzuk aztertzeko puntuaz gain, Lana kooperatibaren inguruko zarata neurketa, San Lorentzoko irisgarritasun lanak eta Eltziako garbiketa aztertuko dira.

  Lana kooperatibak sortzen duen zarataren inguruan kexa agertu dute Garibai eta Santxolopeztegi auzoetako hainbat bizilagunek. Zarata neurketa egin da, Udalak eskatuta, eta emaitzen berri emango zaie gobernu taldeko kideei arratsaldeko bileran.

  San Lorentzo auzoko irisgarritasun lanekin jarraitzeko asmoa du bestealde, Udalak. 10.area moduan zehaztutako eremuan egingo dira hurrengo lanak baina, aurrez, lanen proiektua idatzi behar da, eta horren kontratazioa da arratsaldean azalduko dena. San Lorentzoko 10. area deritzon guneak 50-51-52 eta 56-57 zenbakiak diren eraikinen inguruak hartzen ditu bere baitan. Horrekin batera, auzoaren perimetroa den "eraztun" zati bat ere konpondu asmo da. Lanen proiektua idazteko kontratuaren esleipena argituko da gaurko batzarrean.

  Eta beste kontratazio bat ere jorratuko dute gobernu taldeko kideek, Eltzia eraikineko hainbat gune garbitzeko zerbitzu kontratua hain zuzen ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!