Oñatiko udala

Lan saioekin hasiko dira Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren diagnostikoa osatzeko

2025/05/12
Card image cap
Sexilioa gaia aztertuko da gaur eta kolektiboaren errealitatean sakontzeko saioa egingo da hilaren 20an

  Otsailean abiatu zen LGTBIQ+ kolektiboaren egoeraren diagnostikoa osatzeko egitasmoa, LGTBIQ+ pertsonen errealitatea Oñatin ezagutu eta euren arteko saretzea indartzeko helburuz. Lanak hiru ildo edo atal ditu: lehenengoa, Oñatiko idiosinkrasia ezagutzeko izango da, ondoren, herri txikien ezaugarri ohikoenak nola funtzionatzen duten ikusiko da eta azkenik, LGTBIQ+ pertsonak eta administrazioaren arteko harremanak aztertuko dira. Gaur, urrats berri bat emanez, lan saioei ekingo zaie eta egitasmoaren aurkezpenean azpimarratu zen fenomenoetako bati erreparatuz, gainera, sexilioari erreparatuz. 

  Sexu orientazio edo genero identitateagatik diskriminaziotik edo jazarpenetik ihes egin eta beste herriren batera joan behar izatea da sexilioa. Hori jakitun, gaurko lan saioa, nagusiki, Oñatitik kanpo bizi diren LGTBIQ+ pertsonengan prentsatuta antolatu da, online. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta parte hartzeko izena eman behar da, lgtbiq@onati.eus helbidera idatzita edo telefonoz deituta zenbaki honetara: 688 621 213. Datorren asteartean, hilaren 20an, berriz, Oñatiko LGTBIQ+ errealitatean sakontzeko lan saio berria egingo da, baina kasu honetan, bi ordutegi finkatu dira, 12:30etan lehena eta arratsaldeko 18:00etan bigarrena, norberak libre duenaren arabera aukeratu dezan. Datorren asteko saioak ere online izango dira eta parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da, lehen aipatu bezala. 

  Oñatiko LGTBIQ+ kolektiboaren diagnostikoa modu parte-hartzailean egiten ari dira eta erreferente izan daitezken pertsona konkretu batzuetara jo da zuzenean, eta aldi berean, galdetegi bat sortu eta zabaldu zen, edonork parte hartzeko aukera izan zezan. Gaur hasiko diren lan saioak ere ahalik eta irekien izatea lortu nahi da. Urtebeteko epean osatu asmo da Oñatiko LGTBIQ+ errealitatearen diagnostikoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!