Oñatiko udala

Lagundutako ugalketa hizpide da Lege Soziologia Institutuan

2025/05/29
Card image cap
Lagundutako ugalketa bidez kontzebituaren aldarrikapen legegile eta sozialen inguruko mintegia egiten ari dira Unibertsitate zaharrean

  Aurten justu 20 urte beteko dira Erresuma Batuak emaileen anonimatua kendu zuela. Ondorioz, donazio bidez jaiotzen diren pertsonak helduarora iristearekin batera beren emaileei buruzko informazio integrala eskuratzen ari dira. Bitartean, Espainia eta Europako beste herrialde batzuetan emaileen anonimotasuna mantentzen dute. Baina nola uztartzen dira ugalketa lagunduaren bidez kontzebitutakoen jatorria ezagutzeko eskubidea eta emaileen anonimotasun eskubideak prozesu legegile eta sozialetan?

  Biopolitikak erakusten du ugalketa-praktikak boterearen muinean bertan daudela: tresna legegileek, ekonomikoek, etikoek eta moralek forma ematen diete eta eragina dute praktika horietan eta familiari eta ahaidetasunari buruzko ideia eta irudikapenean. Lagundutako Ugalketa Teknikek, batez ere hirugarrenen esku-hartzea dakartenek, prozesu horiei buruzko ikuspegi pribilegiatua eskaintzen dute, hala ere, diziplinaz gaindiko ikuspegia behar da, horien garapenean eta inplementazioan parte hartzen duten eragileen rolen berri emateko.

  Guzti horri buruz ari dira eztabaidatzen gaur goizaz geroztik unibertsitate zaharrean, nazioartetik etorritako hainbat aditu. Lege Soziologia Institutuaren 2025eko mintegien egutegian seigarrena den hau Madrilgo unibertsitate Konplutenseko Raquel Medina Plana eta UNEDeko Nancy Anne Konvalinka irakasleek zuzentzen dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!