Oñatiko udala

Kultura penalak azken 40 urteotan jasan dituen aldaketak mintzagai dira Unibertsitate Zaharrean

2017/06/01
Card image cap
Osloko unibertsitateko hiru irakaslek koordinatzen dute mintegia

  Bigarren mundu gerraren ondoren eta gaizkileekiko harremanetan, giro baikorra nagusitu zen eta presoen birgizarteratzearen aldeko jarrerak nagusitu ziren, presoen banakako tratamenduak sustatuz. Garai hartan ongizate penalaz berba egiten zen beti ere, birgizarteratzea oinarri hartuta. Baina kontrolaren kultura etorri zen ondoren eta gaizkileak zigortzeko jarrera ideologikoak aldatu ziren, ondorioz, baita neurriak ere.

  70. hamarkadatik aurrera aipatutako ongizate penala ahulduz joan da eta une batean izan zuen prestigio edo ospea galduz joan da, zaharkituta dagoen paradigmatzat jo delarik. Guzti horren ondorioz, zigor disziplinarioak, biktimak balorean jartzea, publikotasuna babestu behar izatearen ideia nagusitzea, gaia politizatzea eta populismoan jaustea etorri dira. Gaur egun espetxe zigorrak eta justizia penalaren ondorioak gizarte marginalizatua kontrolatzeko neurri eta tresna bihurtu dira.

  Unibertsitate zaharrean gaur bildu diren 16 adituak, 70. hamarkadara arteko egoera egun bizi dugunarekiko oso ezberdina ote zen aztertzen ari dira, eta dauden diferentziak eta parekotasunak identifikatzen ari dira.

  Ongizate penala indarrean jarri zutenak lege eta justizia arloko profesional adituak izan ziren, egun nagusi den zigor politika berriz politikariek diseinatu dute, ustez, herritarren artean zabaldu diren uste eta nahiei erantzun ahal izateko. Horregatik mintegiko arduradunek egungo zigor politikan eman beharreko aldaketak identifikatu nahi dituzte ongizate penala eta bere praktika oraindik baliagarriak ote diren jakiteko eta hala ez bada, zein bideetatik jo behar den zehazteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!