Oñatiko udala

Hiru argi mozketa programatu ditu Oñargik azaroaren 11 eta 12rako

2025/11/07
Card image cap
Sare elektrikoaren mantentze lanak egingo dira

  Herriko kale eta eraikin ezberdinei eragingo diote Oñargik datorren asterako aurreikusi dituen hiru argi mozketek. Hiruzpalau orduko iraupena izango dute eta dagozkion ohartarazpenak banatzen hasi dira gaur. Sare elektrikoaren mantentze lanak arriskurik gabe egiteko etengo da argindar hornidura; konkretuki, Portu kaleko transformazio zentroko 1.transformadorean, behe tentsioko kuadroa ordezkatuko da eta 11, 15 eta 16 zenbakidun lineatan tentsioa aldatuko da127/220 voltiotik 220/380 voltiora.

  Asteartean, azaroaren 11an, goizeko 9:00etatik 12:00etara argindarrik gabe egongo dira Bakardadeko Ama kaleko 10ean, Lope Agirre kaleko 3, 5, 6 eta 8an eta Santa Marina plazako argiteria publikoan. Arratsaldean berriz, 15:00etatik 18:00etara argia kenduko da, Atzeko kaleko 1, 3 eta 6an eta kale Barriako 2 eta 8an. Hurrengo eguneaan, azaroaren 12an, asteazkenean, pitin bat luzeagoa eta eraikin gehiagori eragingo die argi-mozketak: 14:00etatik 18:00etara izango da eta Atzeko kaleko 2 eta 4 zenbakidun eraikinei, Foruen enparantzak 6tik 10a bitarteko eraikinei, Portu kaleko 1etik 5era bitarteko eraikinei eta argiteria publikoari eta kale barria 3, 7, 9, 11, 12, 15, 17 eta 19. zenbakidunei eragingo die.

  Datorren astearte eta asteazkenean egingo diren hiru argi-mozketa horien berri ematen duten jakinarazpen orriak afektatuei gaur bertan banatuko zaizkie.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!