Kristau Eskolako zuzendari nagusi izendatu dute Juan Karlos Olaeta
Kristau Eskolak Juan Karlos Olaeta erakundeko zuzendari nagusi izendatu zuen, atzo. Gernikarra jaiotzez urteak eman ditu Olaetak Oñatin eta Elkar Hezi ikastetxean. Batxilergoko irakaslea izan zen 27 urtez eta ikastetxearen zuzendaritza eta titularitatea bere gain hartu ditu 17 urtez. Aldi berean, Kristatu Eskolako Gipuzkoako presidente eta zuzendaritza batzordeko kidea izan da. Hainbat kooperazio-proiektutan parte hartu du, berriena Egoaizia GKEarekin eta Eibarko Aldatzen Boluntarioen Elkartearekin Perun garatutakoa izan da. Era berean, Kristau Eskolak azken urteotan bultzatutako mahai fokaletan parte hartu du, bereziki identitatearen eta misioaren eremuan zentratuta.
Kristau Eskolak aurrera jarraitzen du ekainean onartu zuen Plan Estrategikoarekin eta izendapen berri hau testuinguru horretan ulertu behar da. Egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egitea du xede hiru urtetarako planak, Kristatu Eskolako ikastetxeen arteko sare-lana eta hezkuntza-komunitateei laguntza ematea indartuz. Kristau Eskolak ehun ikastetxe kontzertatu baino gehiago biltzen dituen elkartea da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!