Oñatiko udala

Korpusetako jai-egitaraua banatzen hasi dira

2026/05/25
Card image cap
Barrakak bihar hasiko dira plazan sartzen

  Barraken aipamena da egitarauan jaso den lehena, maiatzaren 30ean, bihar zortzi, txartela 1.50 eurotan salduko dela iragarriz. Ez da izango prezio horretan salduko den egun bakarra, ekainaren 4an ere, barraka txartelaren salneurria merkatu egingo baita. Barrakek ia bi aste beteko dituzte gurean, maiatzaren 26-27tik ekainaren 8ra arte, alegia. Plaza ondoko jolaslekura itzuliko dira, San Migeletako hutsaren ondoren.

  Udalak antolatzen dituen kultur ikastaroetako ikasleen lanez osatuko den erakusketa, haur eta gaztetxoei zuzendutako kale ikuskizuna eta Oñatiko dantzen inguruko hitzaldia dira aurtengo nobedadeak. Ekaineko lehen hamabostaldian, zeramika, pintura eta eskulan dekoratiboak ikastaroetako lagunen lanak ikusgai jarriko dira Kultur Etxeko erakusketa aretoan. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20.00etara ikusi ahal izango dira, ekainaren 1etik 14ra bitartean. Ekainaren 6an, berriz, Alonso ezinezko mandatuen mezulari kale ikuskizuna eskainiko du Hortzmuga konpainiak, plazan. Eta amaitzeko, Nola dantzatzen da Oñatin? galderari erantzunez hitzaldia emango du Mikel Sarriegik, ekainaren 10ean. Oñatiko dantza-sistemaren eta Gipuzkoako beste dantza-eskolen arteko harremana azalduko du, Kultur etxean.

  Eta tartean, ekainaren 5etik 7ra bitartean, ohiko ekitaldik eta hitzorduk osatuko dute Korpus jaien egitaraua: dantzariek eskoletan, landa-auzoetara eta herri guneko kaleetan izango dira, prozesioa, Musika bandaren kontzertu eta arratsaldeko dantzaldia, biak, parrokiako atarian eta Korpus Eguneko dantza egitarau osoaren dantza-emanaldia, plazan.

  Korpus jaietako egitaraua gaur bertan hasi dira etxeetara banatzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!