Koordinazio eta dinamizazio arduraduna kontratatu nahi du Eltzia Kultur elkarteak
Sare sozialen bitartez zabaldu du lan eskaintza Eltzia elkarte soziokulturalak. Koordinazio eta dinamizazio arduraduna kontratatu nahi du, lanaldi erdiko dedikazioz; astean bost egun presentzial bete beharko ditu langileak, deialdian zehaztu denez. Ordainetan, hilean 1000 euroko soldata gordina eskaintzen du kultur elkarteak.
Koordinazio eta dinamizazio arduradun lanpostu honetara aurkezteko lau baldintza jarri ditu Eltzia kultur elkarteak: - Euskaraz jakin eta bertako hizketa ulertzeko gai izatea, baita era egokian idaztea ere - Administrazio eta kudeaketa oinarrizko jakintza izatea, dirulaguntzak eskatu, zuriketak egin eta beste tramite administratibo batzuk egoki egiteko - Edonolako txostenak egin eta idazteko erraztasuna eta baliabideak izatea - Komunikazio tresnak erabiltzen jakitea, adibidez, sare sozialen kudeaketarako beharrezko ezagutza izatea.
Koordinazio eta dinamizazio arduradun lanpostura aurkezteko curriculumak bidali behar dira honako helbide honetara: ekt.eltzia@gmail.com. Azaroaren 17an amaituko da curriculumak jasotzeko epea. Informazio gehiagorako ere, aipatu helbide elektronikora idatzi daiteke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!