Oñatiko udala

Kontsumoaren inguruan egindako lanaren berri eman dute ikasleek, udal foroan

2025/05/21
Card image cap
Hainbat proposamen egin dizkiete udal arduradunei eta konpromisoak ere hartu dituzte

  Eskola agenda 2030 egitasmoaren baitan kontsumoa izan da herriko ikasleek landu duten gaia. Bakoitzak bere mailan, baina herriko ikasle ia guztiek parte hartzen dute udalak babesten duen programa honetan, hasi haur hezkuntzatik eta batxilergora bitarte. Ditugun kontsumo ohiturak aztertu dituzte, bai elikagaien arloan baita jantzi eta bestelako produktuetan ere, eta bertako eta garaiko produktuak kontsumitzearen garrantziaz jabetu dira, osasungarriagoak izateaz gain, gutxiago kutsatzen dutelako eta tokiko jarduna eta ekonomia mantentzeko ezinbestekoak direlako. Kexu dira, ordea, herrian beraien adinerako jantzi dendarik ez dagoelako, edo produktu batzuen prezioa garestia delako.

  Egoeraren diagnostikoa eginda, hori hobetzeko hainbat proposamen egin dizkiote udal arduradunei eta, era berean, euren esku dagoena aldatzeko konpromisoak ere hartu dituzte. Hala, telazko poltsak edo tuper berrerabilgarriak banatzea eskatu diote udalari; azoketan dastatze saioak edo jolasak antolatzea, bertako produktuak ezagutzera emateko; eta garraio jasangarria erabili eta etxean eta eskolan birziklapena sustatzeko konpromisoa hartu dute, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!