Oñatiko udala

Konpondu dira Berezao auzoko argindar arazoak

2026/02/02
Card image cap
Auzoko transformadorea apurtu eta aldatu egin behar izan dute

  Berezao auzoko hainbat etxetan argindarrik gabe edo ohikoa baino intentsitate gutxiagoko argindarra zutela iratzarri dira, gaur. Oñargin abisua emanda, teknikoak matxura konpontzen aritu dira, 17:30etarako egoera guztiz normaldu delarik. Auzoko transformagailua apurtu egin da, nonbait, eta berria jarri behar izan dute. Matxurak abonatu gutxi batzuri eragin die eta guztiei abisua eman zaie, udal arduradunek jakinarazi dutenez. 

  Berezao eta Murgia auzoko hainbat abonatu dira Berezaoko transformadoretik argindarra jasotzen dutenak. Iratzarri eta argindarra pizterakoan ez-ustekoa izan dute, zenbait etxetan argindarrik gabe, beste batzuetan intentsitate gutxiagoko hornidura zutelako eta, ondorioz, etxetresna batzuk pizten ziren beste batzuk ez, eta kaleko argiteria ere itzalita zegoen. Arazoa duten abonatuak gutxi dira eta guztiei gertatzen ari zenaren abisua eman zaie. Bitartean, transformagailu berria jartzeko lanetan aritu dira Oñargiko teknikoak, 17:30etan dena konpondu eta hornidura normaldu den arte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!