Oñatiko udala

Komikiaren inguruko irakurle taldea sortuko du Udal Liburutegiak

2022/09/13
Card image cap
Izen-ematea zabalik dago, baita euskarazko eta gaztelerazko irakurle taldeetan parte hartzeko ere

  Hainbat komiki edo eleberri grafiko aztertzeko saio puntualak egin izan dira orain arte liburutegian, martxan diren euskarazko eta gaztelerazko irakurketa taldeen baitan. Harrera oso ona izan dute eta generoak talde berezitua behar duenaz ohartuta, halakoa eratzeko erabakia hartu dute liburutegiko arduradunek. Aurrez psikologia gaiak edota gatazkari buruz hausnartzeko taldeak sortu ziren bezala komikiaren inguruko irakurle taldea eratzeko izen-ematea zabalik da, irailaren 23ra arte.

  Komikia hazkunde prozesuan dago, bai argitalpen kopuruari dagokionean, kalitateari dagokionean nahiz irakurle kopuruari dagokionean ere. Udal liburutegian bertan generoari eskainitako lekua asko handitu da, haur zein helduen espazioetan. Eta irakurle kopurua ere handituz doala ikusten dute arduradunek. Hala, iazko saio puntualak gehitu eta komikiaren inguruko irakurle taldeari izaera ematea erabaki da. Komiki taldeak hiru tertulixan saio egingo ditu, martxoaren 21ean, apirilaren 19an eta maiatzaren 16an. Saio hauek Kike Infamek dinamizatuko ditu eta udaberrian izango diren arren, izena orain eman behar da.

  Euskarazko eta gaztelerazko irakurle taldeetan parte hartzeko ere izena irailaren 23ra arte eman behar da. Aurreko urteetako irakurleek ere izena eman behar dute, telefonoz 943 716 111 zenbakira deituz, emailez liburutegia@onati.eus helbidera mezua bidaliz edo liburutegitik bertatik pasata. Euskarazko eta gaztelerazko irakurle taldeen lehen tertulixan saioak urrian izango dira eta ikasturtean zehar zazpi edo bost saio egingo dituzte, taldearen arabera. Iaz taldeen dinamizazioaz arduratu ziren Miriam Lukik eta Monica Leivak jarraituko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!