Oñatiko udala

Kiroldegi aurrealdeko jolaslekuan aterpea egokitzeko lanak aurrera doaz

2025/05/23
Card image cap
Iturria ere jarriko da, Partaidetzazko aurrekontuak prozesuan erabakitakoa betea

  Hasieran aurreikusitakoa baino gehiago atzeratu dira baina hasi dira kiroldegi aurrealdeko jolaslekuan aterpea egokitzeko lanak egiten. Lurpeko parkineko sarreraren gainaldeari erantsita metalezko egitura zurrun bat eraiki da eta argia pasatzen utziko duten plakak jarriko dira bitarteetan. Inguruan dagoen jesarleku jarraia pitin bat mugituko da, estalpera eramanez. Helburua, euritik eta eguzki erretik babestuko duen gune atsegin eta erosoa egokitzea da. Iturria ere jarriko da, San Juan kaleko 5 zenbakiaren atzealdean. Horrela, azken Partaidetzazko aurrekontuetan herritarrek aukeratutako proposamena beteko da; botoen ia %33a jaso zuen. 

  Kiroldegi aurrealdeko jolaslekuan egokitzen ari diren estalpearen diseinua Biark Studio arkitektura bulegoak egin zuen; lanak berriz, Frixi SL enpresa ari da egiten, 43.400 eurotan. Lanak hainbat hilabetez atzeratu dira baina egun gutxiren bueltan amaitzea espero da. 

  Jolasgunea guztiz txukuntzeko hondatuta dagoen zorua berritu beharko litzateke baina lan horiek ez dira orain egingo. Herriko jolasparkeak mantentzeko aparteko diru partida bat du Udalak eta aipatu lanak bertatik bideratu beharko direla adierazi digu Iñigo Ruiz Hirigintza batzordeburuak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!