Kimuk, D’Or-ek eta Oñabikek irabazi dute inauterietako erakusleiho lehiaketa
Ospatu Inauteriak Txandarekin! kanpainaren baitan egin da inauterietako erakusleiho lehiaketa. Herritarren botoz erabaki dira hiru sarituak; Kimuk lehen saria lortu du, 300 euro, D’Or-ek bigarrena, 200 euro, eta Oñabikek hirugarrena, 100 euro. Bozketan parte hartu duten herritarren artean, gainera, 50 euroko 20 erosketa-txartel zozkatu dira eta saritu guztiek, dendari zein herritarrek, gaur ilunkarak, 20:15etan San Juan kaleko 5ean dagoen udal lokalean jasoko dute saria. 1.019 boto eman dira inauterietako erakusleiho lehiaketan baina oso banatuta egon dira; lehen saria eskuratu duen Kimuk 161 boto jaso ditu (%15,74), D’Or-ek 153 (%15) eta Oñabikek 82.
Bestalde, Txanda dendarien elkarteak zuzendaritza batzordea berritu du. Aranburu Margoak, Maibi, Luar eta Ane mertzeriak batzordea utzi dute, bi urteko epealdia beteta, eta Sillero, Arkauz optika eta Mizke sartu dira. Hauek, beste urtebete egingo duten Mendizabal kirolak, Kuttun eta Arregi elektragailuak dendekin arituko dira elkarteko zuzendaritza batzordean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!