Kategoria eta ardura maila ezberdineko 6 plaza jaso dira udalaren 2025eko Lan Eskaintza Publikoan

Udalean lehentasunezkotzat jotzen diren edo funtsezko zerbitzuen funtzionamenduari eragiten dioten lanpostu hutsak ikusita eta aldi baterako enplegua egonkortzeko legedia betetze aldera, 2025eko lan eskaintza publikoan sei plaza jaso dira, Alkate Dekretuz. Iragarkia osteguneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Kategoria eta ardura maila ezberdina duten plazak dira; funtzionario izaeraz beteko dira gehienak, bost, eta seigarrenak, laboral izaera izango du. Administrari bat, giza baliabide eta antolakuntza teknikaria, gizarte langilea eta Emakumeen etxeko bi teknikari plaza dira funtzionario izaeraz beteko direnak. Lan-kontratuko langileentzat gordetako seigarren plaza, kale garbiketako peoiari dagokio.
2025eko Lan Eskaintza Publikoa onartu bada ere, horrek ez du esanahi guztiak betetzeko prozesuak aurten abian jarriko direnik, baina bai, betetzen joatea aurreikusten dela. Hau egikaritzeko hiru urte daude. Une honetan udalak martxan dituen hautatze prozesu ezberdinetako plazak, esaterako, 2023 eta 2024ko lan eskaintza publikoei dagozkio.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!