Kartzelatik haragoko justizia konponbideak hizpide dira Lege Soziologia Institutuan

Kartzelako desioak teorizatzea, etorkizun ez kartzelaratuak irudikatzea: metodologiak eta esparru kontzeptualak izenburua du unibertsitate zaharrean egiten ari diren mintegiak. Kartzela zigorretik haragoko konponbide penalak irudikatzeko tailer honetan, nazioarteko 17 adituk bat egin dute.
Kartzela zigorra betearazteko egun dauden aukera ezberdinak azalduz hasi zen mintegia atzo eta, besteak beste, Brasil, Ingalaterra eta Galesko ereduak aurkeztu ziren. Erreforma juridiko-penalaren mugei buruz aritu ziren, ondoren, eta mahai-inguru batez osatu zen lehen eguneko jarduna. Gaur berriz, kartzela logikez eta migranteen atxiloketez eztabaidatu da, goizean, eta kartzela logika hori iraultzeaz arituko dira, arratsaldean. Azken mahai-inguruaz amaituko da aste honetako mintegia.
Segurtasuna, ongizatea eta ordena soziala lantzeko modu berriak kontzeptualizatzea da aste honetako workshop-aren helburua; gizarte aldaketa, erreparazio metodo eta kartzela gabeko etorkizun baterako ikuspegi berriak landu nahi dira. Era berean, kartzelarik gabeko gizarte abolizionistak irudikatzeko tresna teorikoak garatu beharra azpimarratu da, beti ere, dauden esperientzietan oinarrituta.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!