Oñatiko udala

Karmelo Arregik Auzitegi Nazionalean deklaratu du gaur terrorismoari gorazarre egin izanaren ustezko delitu batengatik lekuko gisa

2015/12/09
Card image cap
Oñatiko Sortuk “Oroimenerako eskubidea” lemapean elkarretaratzea egingo du bihar plazan

  Ekainaren 28an Irunberrira egin zen bidaiarako autobusa hartu zuelako deitu dute Karmelo Arregi Madrilera, Auzitegi Nazionalera, lekuko gisa deklaratzera.

  Hiruzpalau galdera bakarrik egin dizkiote eta bere deklarazioak ez ditu bost minutu ere iraun. Ekainaren 28an Oñatitik Irunberrira joan-etorria egin zuen autobusa berak kontratatu ote zuen galdetu diote eta bidaiaren arrazoia ere argitzea eskatu diote. Gero, argazki bat erakutsita, irudiko laguna ezagutzen ote zuen. Lekuko gisa deklaratzera deitu duten, nonbait, Irunberriko gertaeren 25. urteurrenaren haritik arroilan egin zen ekitaldian terrorismoaren gorazarrea egin ote zen ikertzen ari direla eta.

  Oñatiko Sortuk eman du zitazioaren berri. Bide batez, Sortuk gogor salatu du Karmelo Arregi Maiztegi kide eta herritarra Audientzia Nazionalera lekuko gisa deitu izana. Karmelo eta bere gertukoenei elkartasuna erakutsi eta Irunberrin gertaturikoa ahanzturan geratu ez dadin elkarretaratzea deitu du bihar arratsalderako.  Elkarretaratzea, Oroimenerako Eskubidea lelopean egingo da plazan, arratsaldeko 19:00etan.

  Bizi dugun gatazka politikoaren testuinguruan indarkeriaren ondorioak latzak eta tragikoak izan direla dio Oñatiko Sortuk zabaldu duen idatziak.  Eta indarkeriaren ondorioak Karmelo Arregik eta bere familiak ere ondo ezagutzen dituztela zehazten du. Sortu alderdiaren esanetan euskal gizartea une erabakigarri batean aurkitzen da bakearen, bizikidetzaren eta normalizazio politikoaren erronken aurrean. Eta gatazkaren arrazoiak eta ondorioak konponbidean jartzea ezinbesteko ariketatzat jotzen du, egiari, gertatutakoaren errelatoari eta memoria indibidual nahiz kolektiboari egin beharreko ekarpena dela azpimarratuz.

  Karmelo Arregi auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu dutenaren haritik Oñatiko Sortuk zabaldu duen idatzian dio bestalde, badirudiela, orain 25 urte Irunberrin pasatakoa oroitu eta bertan gertatutakoari buruz egia exijitu eta Arregi Maiztegi familiarentzat erreparazioa eskatzeko eskubiderik ez dagoela. Gertaera batzuk ukatu, ezkutatu edo minimizatzeko joera egoteaz gain, aurrera eramaten diren oroimen ekitaldiak kriminalizatu eta zigor bidean jartzen direlako, Irunberrikoa kasu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!