Oñatiko udala

Kanposantu inguruko zaintza areagotu du udaltzaingoak

2025/10/29
Card image cap
Norberaren ondasunak zaintzapean mantentzeko gomendioa ere eman da, beste urte batez

  Herritar asko dira urriko azken egunok aprobetxatuz kanposantura hurbildu eta familia hilobiak garbitu eta txukuntzen ari direnak, larunbatean Domu Santu eguna izango dela eta. Ez dira, ordea, herritarrak soilik hurbiltzen eta lapurretak gertatu ohi dira. Horregatik, hilerri inguruaren zaintza areagotu du udaltzaingoak. Lapurreta salaketarik ez da jaso oraindik baina arretaz ibiltzea gomendatzen da, urteroko moduan.

  Loreak eramatera edo hilobiak garbitzeko produktuekin kargatuta joan ohi dira asko hilerrira. Eta autoak behar bezala itxi gabe uzten ditu zenbaitek. Bueltan ez ustekoak jasotzen dira eta lapurtu egin dietenaz ohartzen dira. Garbitze lanetan kontzentratuta egonik, poltsak inguruan baina zaintza gabe ere uzten dira, lapurrei hartzeko erraztasunak emanez. Poltsak eta baliozko gauzak zaindu daitezen aholkatuz ohartarazpenak jarri ditu gaur udaltzaingoak kanposantu inguruan. Zaintza ere areagotu dute eta udaltzainak, autoan, hilerrira bueltaka dabiltza azken egunotan.

  Sartu-irtenak sarritan, minutu gutxitako kontuak izaten dira eta azkar egingo denaren konfiantzan, poltsak autoan eta begi bistan uzten dira. Lapurrek ez dute denbora askorik behar izaten kotxeak ireki eta poltsak eramateko. Eta itxita uzten direnetan ere, leihatila apurtu eta agirian dagoen baliozko zamarra edo objektuak harrapatu eta ihes egiteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!