Kalegoienan komun publiko autogarbigarri bat jartzeko gaia aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
2026ko aurrekontuetan 50.000 euroko diru partida gordeta dago Kalegoienan komun publiko berria jartzeko. Haur parkearen ondoan kokatzea aurreikusten da eta automatikoki garbitzen den komuna izango da, plazan, postetxe pareko eta San Lorentzoko autobus geltokien ondoan edota ur txorroten parke aldamenean daudenen antzekoa. Komun autogarbigarriaren hornidura eta instalaziorako kontratazioa abian jartzea proposatuko da udal gobernu taldearen arratsaldeko bileran.
Dirulaguntzak eta bestelako kontratuak ere aztertuko dira. Hala, musika bandari aurtengo dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea proposatuko da. Musika kontuekin jarraituz, maiatzean egin zen II. Blues Festibalaren antolatzaileek aurkeztu duten diru zuriketa eta azken ordainketa egitea onartzea eskatuko da. San Migel eta Errosarixo jaietarako ikuskizun piromusikala kontratatzea ere eztabaidatuko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!