Oñatiko udala

Kalebarriara sartzeko behin behineko bidea egokitu da Portu kaletik behera

2025/11/03
Card image cap
Laboral kutxa aurrealdeko aparkalekuak libratu eta kalea norabidez aldatu da, Kalebarriara sartu ahal izateko

  Atzeko kalea 5 eta Kalebarria 2 etxeen eraberritze lanek eragindako trafiko aldaketa da. Atzeko kalea Naparreneko kantoiaren paretik aurrera itxi zen, pasa den astean, baina kalearen barreneko pasabidea, udaletxera iristen, gaur goizean itxi da jada. Materiala uzteko kamioiak eta garabiak hasi dira inguruetan lanean, gainontzeko ibilgailuen pasabidea oztopatuz. Kalebarriarako pasabidea, Portu kaletik behera egokitu da; Laboral kutxa aurrealdeko aparkalekuak kendu dira eta norabidea aldatuta, Portu kaletik behera Kalebarriara sartu ahal izango da. Baina behin behineko pasabide hori goizez eta zama-lanetarako bakarrik erabili ahal izango da, 12:00etatik aurrera, Kalebarriak bestela duen oinezkoentzako kale izaera eskuratuko baitu. Bertan garajea duten bizilagunek ere Portu kaletik beherako behin behineko pasabidea erabili ahal izango dute.

  Atzeko kalea itxita dagoenaren seinaleztapena gehitu egin da gaur, eta Zubibarri parean ere seinalea jarri da, Ramon Irizar kaletik dagoen sarbidea itxita baitago gaurtik. Trafiko mozketa eta bide aldaketa honek Gabonak arte irautea aurreikusten du udaltzaingoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!