Oñatiko udala

Kale Zaharreko Sillero dendan lapurrak sartu dira

2025/05/22
Card image cap
Sillero zapata-dendako sarrerako kristala aldatuta, eguerdian
Diru-kutxan zegoena eraman dute

  Kale garbitzaileek eman dute lehen abisua udaltzaingoan, kale Zaharretik zebiltzala, Sillero zapata-dendako ateko kristala apurtuta zegoela ikusi dutenean. Barrualdean zapata kaxa batzuk botata ikusi dituzte baina, dirudienez, diru-kutxan zegoena bakarrik eraman dute, 100nen bat euro. 

  Udaltzainek Ertzainei deitu diete eta aztarnak hartzen aritu dira, balizko lapurra edo lapurrak identifikatzeko asmoz. Aspaldian ez zen halako gertaerarik salatzen gurean. Lapurreta denda bakar batean eta dirua soilik hartuta joateak udaltzainen susmoak piztu ditu eta lapurra herrikoa edo hurbilekoa dela pentsarazten die.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!