Oñatiko udala

Kale garbitzaileen auzian EAJk erakutsitako jarrera arduragabea gaitzetsi du Udal gobernu taldeak

2025/09/19
Card image cap
Kale garbitzaileen greba deialdia dela eta prentsa-oharra zabaldu zuten jeltzaleek atzo goizean

  Eta ekintza hori da hain zuzen ere gobernu taldeak arduragabetzat jo duena, eta auziari irtenbidea ematen ahalegindu beharrean etekin politikoa lortzen saiatu izana leporatu baitio EAJri. Negoziazio mahaian jeltzaleek ekarpen bakar bat ere ez dutela egin dio gobernu taldearen oharrak eta badirudiela hautsak harrotu eta negoziazioari trabak jartzea nahiago dutela.

  Auziari irtenbidea emateko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du gobernu taldeak prentsa-oharrean eta EAJk bultzatu gura duen joko politikoan ez dela eroriko adierazten du. Sindikatuen eskaerei erantzuteko hainbat proposamen badituela dio gobernu taldeak baina zoritxarrez proposamenok sindikatuei helarazi aurretik EAJk auzia prentsara zabaltzea erabaki duela gaineratzen du. Horren haritik, jeltzaleek atzoko oharrean eskaintzen zuten elkarlana oso zaila dela aipatzen da gobernu taldearen oharrean, helarazitako informazioa ekarpenak egiteko baino auzia prentsara zabaltzeko erabili duela gaineratuz.

  Udal gobernu taldea eta oposizioaren arteko prentsa adierazpen truke ta eztabaida hau sortu duen auzia kale garbitzaileen greba deialdia da, irailaren 27tik aurrera iragarri duten greba mugagabe deialdia. 2026ko lan egutegira begira bi eskaera konkretu egiten dituzte kale garbitzaileek: 2 pioi gidari gehiago kontratatuz plantilla handitzea, makinen erabilera ziurtatu eta gutxieneko zerbitzuak errazago betetzeko, eta eguneko lan-jarduna 7:25 ordukoa jartzea, atseden egunak gainontzeko udal langileen antzera izan ditzaten. Orain arteko bilerek konpromiso edo erabaki konkreturik ekarri ez dutenez grebara jotzea erabaki dute kale garbitzaileek, irailaren 27tik aurrera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!