Oñatiko udala

Kale garbiketa zerbitzuko pioi eta pioi gidari lanpostuetarako lehenengo azterketaren emaitzak argitaratu dira

2016/07/15
Card image cap
Azterketa berrikusi edota erreklamazioak aurkezteko epea datorren ostiralean amaitzen da

  Astearte arratsaldean egin ziren azterketa teorikoen behin behineko emaitzak argitaratu dira gaur goizean. Zerrendak, udaletxeko iragarki taulan jarri dira eta udaleko web atarian ere ikusi daitezke. 42 lagun ziren pioi lanpostua betetzeko hautaketa prozesura onartu zirenak baina azterketara 36 bakarrik joan ziren eta horietatik 20k ariketa gainditu dute. Pioi gidari lanposturako berriz, 17 hautagai zeuden baina 113 aurkeztu ziren eta 11k gainditu dute eskatutako gutxieneko maila.

  Azterketak, lanpostu deialdiekin batera argitaratu ziren gaitegietan oinarritu ziren. Test erako hainbat galdera erantzun behar izan ziren eta herriko plano batean hainbat gune lokalizatzea eskatu zitzaien. Kale garbiketa zerbitzuko pioi eta pioi gidari lanpostuetarako azterketa teorikoen emaitzak ikusgai daude gaur goizetik. Azterketan lortutako puntuazioaren arabera osatu dira hautagaien zerrendak. Azterketak berrikusi edota erreklamazioren bat egin nahi duenak, horretarako aukera izango du datorren ostiralera arte, uztailaren 22ra arte.

  Udalak, kale garbiketa zerbitzurako 9 langile kontratu asmo ditu: 7 pioi eta 2 pioi gidari.

  Azterketa teorikoa eginda, hurrengoa, praktikoa izango da baina horretarako eguna ez da finkatu oraindik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!