Kale garbiketa zerbitzuko arduradun plaza betetzeko azterketa praktikoaren eta lehiaketa fasearen emaitzak argitaratu dira

2017/07/19
Card image cap
Erreklamazioetarako epea bihar amaitzen da

  Ekainaren 21ean egin zen azterketa praktikora aurkeztu ziren sei lagunetatik lauk bakarrik gainditu dute. Hori da behintzat atzo argitaratu ziren behin behineko emaitzetan agertzen dena. Emaitzok, udaleko web orrian eta udaletxeko iragarki taulan jarri dira. Era berean, erreklamazioetarako hiru eguneko epea bihar, uztailaren 20an beteko dela jakinarazten da.

  Beste emaitza batzuk ere argitaratu dira, sei hautagai horiek aurkeztu dituzten agirien araberako lehiaketa faseko behin behineko emaitzak, hain zuzen ere. Kasu honetan, lan eskarmentua, prestakuntza osagarria, eskatutako euskara maila egiaztatzea eta C motako gida baimena izatea baloratu dira. Ikusgai dauden emaitza hauekiko erreklamazioren bat egin nahi duenak ere bihar du horretarako azken eguna. Epea, 14:00tan amaituko da.

  Kale garbiketa zerbitzuko arduradun lanpostua betetzeko hautaketa prozesua in-pass batean sartuko da udako oporrak tarteko. Azterketa psikoteknikoa eta elkarrizketa egitea falta da, baina horiek irailean egingo dira. Azken orduko aldaketarik ez badago, eta behin behineko emaitzak bere horretan mantentzen badira, lau hautagai izango dira azken azterketa horiek egin ahal izango dituztenak.

  Orain urtebete inguru, udalak berreskuratzear zuen kale garbiketa zerbitzuan arituko ziren langileak aukeratzeko prozesuaz berba egiten ari ginen. Orduan eratu zen lan taldea osatzera etorriko da zerbitzuko arduraduna. Datorren urrirako edo, prozesua guztiz amaituta izatea aurre ikusten da. Urrian beteko da urtebete kale garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena udalak berriro hartu zuela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!