Oñatiko udala

Kale Barria 2ko lokala erosiko du Udalak, 500.000 eurotan

2025/10/03
Card image cap
(Arg: Marian)
Egun Kutxabank-ek okupatzen duen lokalak 169 metro karratu ditu

  Lokal erosketa azken Osoko Bilkuran proposatu eta aho batez onartu zen. Oñatiko hirigune historikoak Kultura ondasun izendapena du eta, ondorioz, Kale Barriko 2. zenbakian dagoen Elorriaga Etxeak babes berezia dauka. Besteak beste, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideen menpe dago bere eskualdatzea eta, horretan oinarrituta, etxearen beheko lokala eskuratzeko interesik izango ote lukeen galdetu zion Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Udalari. Gaia uztaileko bilkuran aurkeztu eta baietz erantzutea erabaki zen. Iraileko Osoko Bilkuran berriz, lokalaren tasazio edo balorazio txostena aurkeztu da eta erosketa gauzatzea erabaki du udalbatzak, aho batez. Lokalaren kokapena erabakigarria izan da; udaletxearen aldamenean, etorkizunean udal instalazioen balizko handitze premiari erantzuteko lekuaren hurbiltasuna bereziki kontutan hartu dira erosteko erabakia hartzerakoan.

  Egun Kutxabank-ek okupatzen duen lokala erosiko da, 169,35 m2 erabilgarri dituen lokala, 500.000 eurotan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!