Justiziaren akatsak eta bidegabeko kausen ondorioak aztergai dira Unibertsitate zaharrean

Justiziak zuzena izan behar du, berez, baina beti ez da hala gertatzen; akatsak gertatzen dira eta justiziak bidegabekeriak eragiten ditu. Lege soziologia institutuan burutzen ari den mintegian azken hamarkadetako justiziaren akats baieztatuak aztertzen ari dira. Errugabetzearen ondorioak apenas ikertu dira eta horiengan jarri den arreta urria da, hain zuzen ere, mintegiaren ardatza, handiak baitira bidegabeki espetxeratutako gizabanakoek gainditu behar dituzten erronka sozial, emozional eta ekonomikoak; eta ez bakarrik bidegabekeria jasan duen espetxeratuak baita bere senitartekoek, biktimek, defentsa abokatuek edota epaimahaikideek. Guzti horretaz eztabaidatzen ari dira unibertsitate zaharrean, atzotik. Hainbat ponentzia aurkezpen eta mahai-inguru egiten ari dira arratsaldeko 18:00etan amaituko den mintegi honen baitan.
Bileraren helburuak ere anitzak dira: bidegabeen ondorio sakonak eta hauek errugabe kondenatu diren pertsonen ongizate sozial, emozional eta ekonomikoan nola eragiten duten aztertuko da; kondenatu horien gizarte sareak dituen laguntza beharrak eta pairatzen dituzten ondorioak aztertu, guztiek sufritzen duten estigma eta ulermen falta nabarmenduko delarik. Era berean, ondorio horiek arintzen lagunduko duten legelari, psikologo, kriminologo eta gizartearen arteko lankidetza errazteko bideak eta bitartekoak zehazten saiatuko dira.
Nazioarteko 21 adituk bat egin dute unibertsitate zaharrean, lege soziologia institutuko uztaileko lehen mintegian.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!