Oñatiko udala

Jolasak nahigabeko sutea eragin zuen Zubillagan atzo arratsaldean

2026/09/23
Card image cap
Kontrolpean segituan hartu bazen ere, gar handiak sortu ziren

  Ingurua oso lehor dago eta edozein txinpartak sutea eragin dezake, horixe gertatu zen atzo Zubillaga auzoan, Ulma kooperatibaren atzealdean. Bi adin txikiko suarekin jolasean ari ziren nonbait, paper batek ihes egin zien eta inguruko belarra piztu zuen. Sua berehala zabaldu eta indartu zen, terrenoaren idortasunak eta haizeak eraginda. Gar handiak eta ke ikusgarria berehalakoan sortu ziren. Oso hurbil dagoen parketik suhiltzaileak joan ziren, mendi zerbitzuko basozainak, ertzainak eta udaltzainak ere bai eta sutea kontrolpean hartzea lortu zuten. 20:30ak inguruan basozainek alde egin zuten baina suhiltzaileak erreten moduan geratu ziren, ingurua zaintzen. Ertzaintzaren esku dago gertatutakoaren ikerketa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!