Jangelako begiraleak greban daude Urgain Herri Eskolan
Ikastetxe publikoetako jangeletako begiraleak hiru egunetan greba egitera deitu dituzte ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, gaur, bihar eta etzi, alegia. Lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzen dute eta 2024an agindutako soldata igoera aplikatzea. Beste eskaera batzuk ere badituzte: ratioak, funtzioen eta lan jardunen zehaztapena edo begiraleen egunerokoan eragiten duten beste gai batzuk; guztiak eztabaidatu eta adosteko negoziazio mahaia biltzea eskatzen dute ikastetxe publikoetako jangeletako begiraleek.
Oñatira etorrita, Urgain eskolan 15 jangela begirale daude eta guztiek greba egitea bozkatu zuten baina 5 lanean aritu dira ikasle gaztetxoenen bazkari zerbitzua betetzen, Eusko Jaurlaritzak agindu bezala. HH eta LH1eko ikasleen otorduak banatzan, jaten laguntzen eta jasotzen aritu dira. Egunerokoan 8 begirale aritzen dira bazkaltzera geratzen diran 128 ikasle gazteenekin. Gaur bezala, bihar eta etzi ere Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuak beteko dira. LH2tik gorako ikasleen zerbitzua ez dela bermatuko jakinarazi zaie gurasoei, zuzendaritzak bidali duen idatzi baten bitartez.
Urgain eskolan 400nen bat ikasle dituzte eta 270 inguruk erabiltzen dute jangela zerbitzua.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!