Oñatiko udala

Jaien antolakuntzan parte hartzen duten 12 eragilerekin lankidetza hitzarmenak sinatu dira

2025/07/08
Card image cap
Ia 58.000 euro banatuko zaizkie, jaietako ekintzak gauzatzeko

  Sagardozale elkartea, Oñatz dantza taldea, Pago uso elkartea, Txinparta bertso eskola, Antixena gazte kultur elkartea, Andarto kirol elkartea, mus txapelketa, Artzain txakur txapelketako elkartea, Kurtze baltz elkartea, Oñatiko margo taldea, Ilunpetan elkartea eta Kanpantxo kultur elkartea dira udalarekin lankidetza hitzarmena sinatuta, San Migel eta Errosaixo jaietako ekintzaren bat antolatu eta burutuko dutenak. Ekintza batzuk txikiak izango dira: jaietako plater tiraketa, bolajoko txapelketa, begi bistan argazki erakusketa edota balkoitik balkoira bertso saioa, esaterako, eta 530 eta 825 euro arteko dirulaguntzak jasoko dituzte; beste batzuk berriz, dezentez handiagoak dira: Haurren Eguna, Artzain txakur txapelketa eta Txosnetako egitaraua, adibidez, eta 10.000 eurotik gorako udal dirulaguntza jasoko dute. 12 eragilek antolatuko dituzten ekintzetarako, guztira, 57.994 euro bideratuko ditu Udalak, dirulaguntza moduan. Hala onartu zen ekainaren 19ko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Herriko jaiak antolatzeko onartu diren lankidetza hitzarmenetan gastuen zuriketa ere jaso da; beranduenera, azaroaren 7rako egin beharko dute.

  Udalak garrantzi berezia ematen dio herri eragileak herriko jaixetan ere parte hartze aktiboa izateari eta testuinguru horretan kokatu behar da orain gutxi gauzatu diren 12 lankidetza hitzarmen horiek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!