Oñatiko udala

Jabetze eskolaren negu-udaberriko tailer eta ikastaro guztiek aurrera egingo dute, gutxieneko taldeak osatuta

2026/02/04
Card image cap
Seitan plazak badaude eta izena emateko epea luzatu da

  Ostiralean izango den irrintzi ikastaroan eta datorren astearteko Familiaren ongizate emozionalerako gako feministak, herritar guztiei zuzendutako hitzaldian parte hartzeko aukera badago oraindik. Lekua badago baita ere, otsailaren 20an eta 9-14 urte arteko gaztetxoentzat propio antolatu den Hilerokoa ezagutzen tailerrean, otsailaren 25ean hasiko den Gure baratzan burujabe ikastaroan eta martxoaren 27an egingo den Twerk ikastaroan. Hau ere neska gazteei zuzenduta dago eta Gaztelekuaren bueltan zabaltze-ekintza berezia egitea aurreikusten dute antolatzaileek. Bestalde, Amatasunean bidelagun taldera batzeko aukera edonoiz dagoela gogorarazi nahi da Berdintasuna departamentutik.

  Negu-udaberrirako eskaini diren tailer eta ikastaro guztiek aurrera egingo dute, gutxieneko taldeak osatu direlako, baina lekua dagoenetara batzeko aukera zabaldik dago. Interesa dutenek izena eman dezakete udaleko web atarian sartuta, Berdintasuna departamentuarekin harremanetan jarrita (berdintasuna@onati.eus) edota aurrez aurre, HAZ bulegora joanda.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!