Izaro Elorzaren ongi etorriaz hasi da Coetur kongresua Arantzazun

2021/06/02
Card image cap
Landa-turismoaren erronkak eta aukerak 2021ean gaia aztertuko da bihar eguerdira arte

  Landa-turismoaren erronkak eta aukerak 2021ean goiburupean, COETUR biltzarrak sektoreko profesionalak bildu ditu Arantzazun, batzuk aurrez aurre eta beste batzuk telematikoki. Oso jarduera transbertsala den landa-turismoaren balioaz, ahalmenaz eta gabeziez hausnartzeko krongresua goizeko 9:00tan hasi da. Iragana ahaztu gabe baina etorkizunari begira, biltzarra jarduera turistikoan zentratzen da, baina baita jarduera horrek ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragiten duen inpaktuan ere.

  Izaro Elorza alkateak ireki du Kongresua, bildutakoei ongi etorria emanez eta halako jarduna Oñati eta Arantzazurako zein garrantzitsua den azpimarratuz eta turismo jasangarri, ekologikoa eta garai eta behar berrietara egokitzen denaren alde lanean dihardutela gaineratuz. Inaugurazio ekitaldian kongresua antolatu duen www.escapadarural.com-eko zuzendari nagusi Montse Gilek, Gipuzkoako Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatu Javier Larrañagak eta Euskadiko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok parte hartu dute.

  Landa Turismoaren Behatokiaren datuak baliatuko da Biltzarraren track bakoitza testuinguruan jartzeko. Azterlan horren azken edizioan bidaiarien 21.000 erantzun eta Espainia osoko jabeen 3.000 erantzun baino gehiago bildu dira. Enric López C. jaunak, Landa Turismoaren Behatokiko kide eta OTR proiektuaren zuzendariak, Biltzarrean aztergai den esparru bakoitzari buruzko daturik garrantzitsuenak aurkezten dihardu horiek testuinguruan jartzen dituzten hitzaldi eta mahai-inguruen sarrerako gisa. Coetur, Landa Turismoko Europako Biltzarra bihar eguerdian amaituko da Escapada rural 2020 sariak banatu ondoren.

  Biltzarra formatu hibridoan egiten ari dira, egungo osasun egoerak hala eraginda. Arantzazuko Gandiaga topagunean bertan 15-20 bat lagun bildu dira eta baina gehienak modu telematikoan batu dira kongresura.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!