Ganbara Abesbatzak irabazi du Burgosko Antonio José lehiaketa
Lau abesbatzek parte hartu zuten zapatuan Burgosen egin zen Antonio José abesbatzen lehiaketan eta oñatiarrei laugarren postuan kantatzea tokatu zitzaien. Egoki aritu ziren, Aitor Biainek adierazi digunez, bai zuzendariarentzat eta baita epaimahaikoentzat ere, 88,43 puntu lortuta, lehen saria eskuratu baitzuen Ganbara abesbatzak. Sari banaketa ekitaldian 3.000 euro eta oroigarria jaso zuen Ganbara abesbatzak baina baita ere Granadan datorren urteko martxoan jokatuko den Gran Premio Nacional de Canto Coral lehiaketan aritzeko txartela ere. Hitzordu horrek ikasturterako plangintza moldatu beharra ekarriko duela esan digu Aitor Biainek baina gogotsu daudela azpimarratu du.
Aipagarria da Ganbara Abesbatzak orain 10 urte ere, 2016an, Burgosko Antonio José abesbatzen lehiaketa hau irabazi zuela. Aurtengo saioan, Kantabriako Coro Joven de Santander taldea sailkatu zen bigarren postuan eta Asturiasko Ensamble vocal de Gijón, hirugarren. Kantabriarrek gainera entzulearen saria ere eraman zuten.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!