Oñatiko udala

"Izan parte, hartu hitza" gida argitaratu du Udalak

2025/07/10
Card image cap
Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza laburbiltzen du gidak

  2022an onartu eta sartu zen indarrean aipatu udal ordenantza. Bertan zehazten dira, besteak beste, partaidetzaren kultura sustatzeko, lankidetza publiko-sozialerako bitartekoak, herritarrek gai publikoetan parte hartzeko eta eragiteko dituzten tresnak eta bideak, herritarrek zein eskubide eta berme dituzten, nondik eta nola eska dezaketen informazioa edota nola jar daitezkeen martxan udal mailako kontsultak. Eskubideak aitortzetik harago, parte hartzea sustatu eta errazteko bidea izan nahi du ordenantzak.

  Ordenantza luze eta mardul hori herritarrengana helarazteko beharra ikusi zen, benetan eraginkorra izan dadin. Hala, eduki nagusiak era erraz eta bisualean jaso dira Izan parte, hartu hitza gida ulergarri eta erakargarrian. Herritarrek erabiltzeko ordenantza hau badagoela gogorarazi eta berau ulergarri egiteko prestatu dute gida Anik Zubizarreta zinegotziak aipatu duenez.

  Horrez gain, ordenantzaren eta gidaren inguruko esku-orria ere banatu du etxeetara, astean, eduki guztia oso-oso labur jasotzen duena. Gida eskuratu nahi duenak udaleko HAZ bulegoan eska dezake, euskaraz zein gazteleraz. Udal webgunean ere aurkitu daitezke, bai gida, bai esku-orria, bai eta ordenantza bere osotasunean ere. Zalantzaren bat duenak, udaleko partaidetza sailera jo dezake argibide bila (partaidetza@onati.eus/943 780411 -126 luzapena-).

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!