Oñatiko udala

Itzalitzat eman da Aloñako sutea

2026/07/10
Card image cap
Aloñako sutea atzo ilunkaran
Basozain talde bat geratu da ingurua zaintzen

  Atzo gaueko ekaitz elektrikoaren ondorioz sua piztu zen Aloñan, tximista batek Gorgomendiko gurutzearen ingurua jo zuenean, 21:20 aldera. Gauerdirako-edo itzaltzea lortu zuten baina 4:00ak pasatxoan berpiztu egin da eta hala egon da hainbat orduz, haizeak etengabe berpiztu baitu. 11:00ak ingururako baina, Arabatik helikoptero bat iritsi da eta horren laguntzaz oinez iristeko zaila den eremua bustitzen aritu dira. Prebentzio lanek ordubete inguru iraun dute. Dagoeneko itzalitzat eman da Aloñako sua baina basozain talde bat bertan dago, ingurua zaintzen.

  Aloña haize lekua dela jakinekoa da eta bolada txikiak nahikoa izan dira sutea behin eta berriz berpizteko. Eguerdi aurreko orduetan sua malda handiko eremuan, segurtasun aldetik zailtasunak dituen eremuan piztu da eta horrek basozainen eskuhartze zuzena oztopatu du, segurtasun baldintzak bermatzea oso zaila baitzen. Horregatik helikopteroaren laguntza eskatu da. Arratsaldeko lehen orduetan, ordea, itzalitzat eman du sua Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuak. Bertatik jakinarazi da, bestalde, 0,7 hektarea sastraka erre direla.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!