Istripu larria izan zuen Oñatiko bikote batek Nafarroan, atzo
Istripua AP-15a utopistan, Erriberri-Olite parean gertatu zen, atzo goizeko 10:00ak pasatxoan. Gizonezkoak gidatzen zuen ibilgailua bidetik irten eta irauli egin zen, errepideko erdibitzaile edo medianan geratuz. Istripu-lekura Guardia Civileko trafiko agenteak, Tafallako suhiltzaileak eta osasun-langileak hurbildu ziren, baita SOS Nafarroako helikoptero medikalizatua eta bi anbulantzia ere. Gizonezkoa helikopteroz eraman zuten, emakumea anbulantziaz. Biak Iruñean daude, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Haustura eta kolpe ugari dituzte, gizonezkoaren egoera larriagoa da baina biak arriskutik kanpo daude, nahiz eta, denbora luzea beharko duten zurietatik osatzeko, familiaren gertuko batek adierazi digunez.
Istripua izan zuen bikotea Oñatin bizi da, gizonezkoa bertan jaioa da, emakumea berriz, sevillarra.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!