Israelek Gazan egindako operazio militarrari buruzko mozioa eramango du EAJk gaurko Osoko Bilkurara

19 puntuko lan zerrenda osatu da maiatzeko Osoko Bilkurarako. Gai asko, herriko talde ezberdinek bideratutako dirulaguntza eskaerak izango dira. Lagun Leku jubilatuen elkarteak, Pake Leku elkarteak eta Oñatiko Odol emaileen batzordeak aurtengo ekintzei aurre egiteko udalaren dirulaguntza eskatu dute. Nabarralde elkarteak ere ekainaren 13-14an Oñatin egingo duen Baskonia globalizazioan jardunaldia finantzatzeko udalaren laguntza eskatu du.
EAJk, Israelek Gazan egindako operazio militarrari buruzko mozioa eramango du gaurko batzarrera. Udalaren Herri Onurako Mendietan larreratzeak eta artzain-txabolen erabilera arautzeko udal ordenantzaren aldaketa puntuala egiteko proposamena ere aztertuko da Osoko Bilkuran.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!