Irteera eta ekintza bereziak antolatu dira haur eta gaztetxoentzat neguko oporraldirako
Adinka eta guneen araberako egitaraua antolatu du Haur eta Gazteria departamentuak Gabonetako opor egunetarako. Ordutegia ere egokitu da, Ludotekan, esaterako, ekintzak 10:00etan hasiko baitira. Abenduaren 22an, Gabonetako apaingarriak egingo dira eta 23an ipuin kontalaria izango da. 29an, berriz, Ludotxef saioa izango da eta pizzak egiten ikasiko dute, eta 30ean, azkenik, urte amaierako festa ospatuko da Txaloka ludotekan.
Gaztelekuan berriz, abenduaren 27an Janus Lesterren kontzertua izango da, 19:30etan, eta 29an, Magia jaialdia Josu Zubia magoaren eskutik, 18:00etan. Kuboko lagunak Olentzero eta Mari Domingiren bila joango dira abenduaren 23an (17:00etan) eta urtarrilaren 2an, LH4koen eguna ospatuko da. Gainera, abenduaren 26an, Arrikrutzera irteera egingo dute LH3koek eta ondoren pelikula emanaldia izango dute Kuboan bertan; abenduaren 30a, LH5 eta 6. mailakoen txanda izango da eta Iruñara joango dira, izotz pistan eta salting-ean ibiltzera. Topalekuko erabiltzaileek ere izango dute salting-era irteera egiteko aukera, kasu honetan Bilbora eta abenduaren 23an. Urtarrilaren 2an Donostiara bigarren irteera bat izango dute, izotz pistan patinatzeko. Gaztelekuan ere ekintza bereziak izango dituzte Topalekukoek: pelikula emanaldia, abenduaren 26an, eta laser tag, 30ean.
Gaztetxoek beraiek proposatutako ekintzak dira nagusiki Gabonetako oporrak tarteko ludotekan edota Gaztelekuan egingo direnak. Kuboko eta Topalekuko irteerak ere erabiltzaileek beraiek eskatutakoak dira. Irteeretan pate hartzeko aurrez izena eman behar da eta guztietarako epea zabalik dagoen arren arin ibiltzea komeni da, izen-ematea datozen egunotan itxiko baita.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!