Oñatiko udala

Irailaren 26an estreinatuko da ‘Maspalomas’ filma

2025/07/07
Card image cap
Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikularen lehen irudiak zabaldu dira

  Euskaraz errodatua, Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu eta Kandido Uranga dira protagonistak. Vicente gizon nagusi homosexualaren istorioa kontatzen du, adinekoen egoitza batean sartu eta bere izaera ezkutatzea erabakitzen duenean, armairura itzultzea, alegia.

  Jose Mari Goenagaren jatorrizko gidoian oinarritu da Maspalomas filma, konfinamendu psikologikoei eta fisikoei eta ezabatutako identitateei buruzko istorioa da, Goenagaren hitzetan; dagoeneko konkistatutakoa galtzearen erraztasunaren inguruan hausnartu nahi izan dutela adierazi du.

  Irailaren 26an zabalduko den filma Kanariar Uharteetan eta Euskal Herriko hainbat txokotan errodatu dute, zortzi astez. Jose Ramon Soroiz, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Zorion Egileor eta Kepa Errasti aktoreek osatu dute talde-artistikoa. Pelikularen lehen trailerra zabaldu berri da. 

  Pelikulak dituen ezaugarrien artean bada bereziki deigarria den bat: 35mm-tan filmatu dutela. Horrez gain, euskarazko filma da, moriartitarren azken bi proiektu luzeak ez bezala. Iaz estreinatu zuten Marco filmaren ostean, Arregi-Garaño-Goenaga hirukotearen seigarren lan luzea da Maspalomas.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!