Oñatiko udala

Irabazi arte! telesailaren denboraldi berriko lehen atala Gaztelekuan emango da ostiralean

2026/01/28
Card image cap
UEMAko 90 herritan estreinatuko da telesail arrakastatsua, ETB1en eman baino astebete lehenago

  Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzea da egitasmoaren helburua, jakinik, gure haur eta gazteek erderazko ikus-entzunezkoak kontsumitzen dituztela pantailetan, nagusiki. Hala egiaztatu ahal izan zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak erakundeak 2022an egin zuen ikerketaren harira. Kultur kontsumo horrek hizkuntza ohituretan eragina duela ikusita, euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza eskuragarri jartzearen garrantzia nabaria da. Hala elkarlanerako lankidetza sinatu zuten UEMAk eta EITBk, mankomunitatea osatzen duten herrietako areto publiko eta zinemetan euskarazko ikus-entzunezkoak zabaldu eta estreinatzeko lizentzia emanez. Go!azen eta Irabazi arte! telesailen denboraldi berriak estreinatzeko aukera izaten dute UEMAko kide diren herrietan, eta egundoko arrakasta izan ohi du ekimenak. Oñatiko Gaztelekua batu da ekimenenera eta ostiralean Irabazi arte! telesaila 5.denboraldiaren estreinaldia hartuko du. Lehen atala 18:00etan proiektatuko da. Denboraldi berriko lehen atal hori otsailaren 6an emango da ETBren lehen katean, astebete lehenago, eta Oñatiko estreinaldiarekin bat eginez, EITBren Makusi plataforman ikusi ahal izango da.

  Irabazi arte! telesailaren denboraldi berrian, Arenek eta bere lagunek institutuko azken urteari egingo diote aurre. Azken urtea, gainera, mugitua izango da: norbait ez dago futbol klubaren festa egunean igerilekuan gertatutakoa ahazteko prest, eta denek jasan beharko dituzte zorigaiztoko gau hartan gertatutakoaren ondorioak. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!