Informatika laguntzailea aldi baterako kontratatu nahi du Udalak
Udalak informatika laguntzailea aldi baterako kontratatu behar du, titularraren baja betetzeko. Langilearen ardura izango da Udaleko ekipo informatikoen eta komunikazioen instalazioa, zaintza, segurtasuna eta konponketa, matenu-zerbitzuko enpresekin harremana eta erabiltzaileei formazioa, arreta eta laguntza ematea, besteak beste.
Informatika laguntzaile lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Informatika arloan lanbide heziketa II edo pareko titulazio akademikoa izatea, eta euskarari dagokionean, C1, EGA edo 3. hizkuntza eskakizunaren pareko maila izatea. Hortik aurrera, eskatutako formazio akademikoa baino goragoko titulazioa izatea eta lan esperientzia baloratuko dira.
Informatika laguntzaile lanpostua aldi baterako osatzeko deialdia Lanbideren bitartez kaleratu zen atzo arratsaldean eta izen-ematea ere plataforma beretik egin behar da, ekainaren 17ra bitartean. Kontratatuko den langilea berehala lanean hastea nahi da, udaleko informatika zerbitzuak une honetan duen lan karga kontutan hartuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!