Indarrean da Herribusaren udako ordutegia

Herribusak udako zerbitzu berezia betetzeari ekin dio, Usakoko bainu denboraldia hastearekin batera. Berez, denboraldia pasa den larunbatean, ekainak 14 estreinatu zen baina Herribusaren udako ordutegia astelehenean, 16an sartu zen indarrean. Orduz geroztik, arratsaldeko bi zerbitzu Usakoraino iristen dira, Ugarkaldetik 16:00etan eta 19:30etan abiatzen direnak, hain zuzen ere.
Usakorainoko zerbitzuak hiru hilabeteko iraupena izango du baina, tartean, bi asteko etenarekin. Izan ere, abuztuaren 10etik 24ra Herribusa goizez bakarrik ibiliko da, 14:00ak arte. Bi aste horietan, Herribusaren zerbitzua, 7:30tatik 14:00ra beteko da, astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:00etara, larunbatetan. Abuztuaren 25etik aurrera berriz, urteko ohiko ordutegia beteko du Herribusak eta Usakora birritan joaten jarraituko du, irailaren 12ra arte.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!