Iñaki Argote izendatu dute ULMA Agricolako gerente
Iñaki Argotek zuzenduko du ULMA Agricolako etapa berria; nazioartean duen presentzia indartzen jarraituko du eta ekoizpen eraginkorrago, jasangarriago eta teknologikoki aurreratuago batera bideratutako nekazaritza babestuko soluzioen aldeko apustua sendotuko du. ULMA Agricolako gerente berriak ibilbide profesional luzea du industria eta kooperatiba arloetan, eta esperientzia dauka zuzendaritzan, negozio garapenean, taldeen kudeaketan eta proiektu estrategikoen sustapenean.
Iñaki Argote ndustria ingeniaria da Nafarroako Unibertsitatean eta Executive MBA Deustuko Unibertsitatean. ULMA Agricolara etorri aurretik, zuzendari komertzial izan da Geminys Grupo CAF enpresan. Eta horren aurretik, Oreka Trainingeko sortzaileetako bat eta CEOa izan zen, eta kudeaketa ardura desberdinak izan zituen ULMA Forged Solutionsen eta Orbea Koop. E.n.
Etapa profesional berri honetan, Argotek bere gain hartu du ULMA Agricolaren etorkizuneko garapenean laguntzeko erronka, kooperatibaren lehiakortasuna indartuz eta jarduten duen merkatuetan hazten lagunduz. Alberto Galdosen lekukoa hartu du.
Iturria: Oañti Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!