Oñatiko udala

Ikastetxe-Klik proiektuaren ikasturte amaierako ekitaldia egin da Elgetan

2025/05/30
Card image cap
(Arg: Goiena)
Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeak egitasmoan parte hartu du, beste urte batez

  Debagoieneko hiru ikastetxetan gauzatu da proiektua, 2024-2025eko ikasturtean: Elkar Hezin, Antzuolako Herri Eskolan eta Elgetako Herri Eskolan, eta Elgetako kafe antzokian hain zuzen ere egin zen atzo ikasturte amaierako ekitaldia.

  Eskola eraikinetan energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko proiektua da Ikastetxe-Klik. Debagoiena 2030 ekimenak bultzatu eta udalek lagundua, energia eraginkortasunaren alorrean lanean dabilen ekoON enpresaren laguntza izan dute prozesu guztian zehar; energia eraginkortasunaz jabetzeko hainbat esperientzia burutu dituzte eta gaiaren garrantziarekiko sentsibilizazioa ere landu dute. Aipagarria da Elkar Hezik 2022tik, ekimena martxan jarri zenetik parte hartzen duela Ikastetxe-klik proiektuan eta azken urtean ez bada ere, Oñatiko institutua aurreko bietan aritu zela.

  Ikastetxe-klik egitasmoan eraginkortasuna lantzen da, orokorrean, baina ikasturte bakoitzean fokua elementu ezberdinetan jarrita, argindarra edota ura zelan aurreztu ikasi dute, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!